XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
11. BEHIN-BEHINEKO NEURRIAK HARTZEKO DEMANDA, 103. ARTIKULUAREN ARABERA. HAU PLANTEA DAITEKE, DELA APARTE, DELA BANANKETA EDO DIBORTZIOKO DEMANDARENLEHEN INSTANTZIAKO ... EPAITEGIA
FAMILI EPAITEGIA
ARTURO URBIETA ARTOLA jn, Auzitegietako Prokuradore honek, EMILIO URIA ARANZAMENDIren izenean eta ordezkaritzan, zeina kreditatua baitaukat marjinan laburbilduta dagoen bananketako judizioan, bere emaztearen kontra segitu zen hartan, Epaitegiaren aurrean agertu eta Zuzenbidean bidezko denez, ESATEN DUT:
Aurtengo ...(e)ko Probidentzia betez, idazki aparteko batean eta Kode Zibileko 103. artikuluan xedatutakoaren arabera, BEHIN-BEHINEKO NEURRIAK eskatzen ditugula jarraiango egitate hauetan oinarrituz:
EGITATEAK
LEHENENGOA.- Seme-alaben hobe-beharrez iruditzen zaigu, horiek amaren zaintza eta babespean egon behar dutela oraingoz, baina hau ez da eragozpen izango aitarekin pasatuko dituzten bisita eta oporraldietarako arautegi bat egin dadin.
BIGARRENA.- Kontuan izanik, orobat, seme-alaben ona, uste dugu, emazteak gelditu behar duela ezkontza-bizilekuan, umeekin batera.
HIRUGARRENA.- Umeentzako mantenuari dagokionez, nire ordezkatuak bere kontura lan egiten du, eta lan-urritasuna eta egin beharreko gastuak direla bide, gelditzen zaion mozkin-diru garbia ... pezeta ingurukoa da.
Horregatik, eta kontuan izanik aitak ez daukala beste dirubiderik eta bere soldatatik bizi dela, seme-alaben mantenu gisa, bere emazteari pasatzeko eskaintzen du, ... pezetako pentsio bat.
Aurreko egitateak aplikatzeko erabiliko dira honako ZUZENBIDEZKO OINARRIAK
1.- Kode Zibileko 103. artikulua, xedatzen baitu: